XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Etxahunek atxeman zuen aterbe herri hortan berean, selauru-xoko bat alokatuz.
Gau batez norbait jin omen zitzaion jazartzerat, puska askoren ebasterat, eta bertsulari xaharrak begi bat galdu zuen borrokan.
Haren arabera Jean-Pierre-n semea, Pierre bere semetxia zen oldartu zitzaiona.
Jujetarat jaukitu zuen.
1851-eko otsailaren 28-an Paueko Asisek ez diote Pierre ilobari hobenik ezagutuko: osabaren fama ez doake onduz.
Bainan zen bezalako auzilari tematsua izanez, tribunaletako paperek erakusten dute, Etxahun maiz ibiltzen zela jujetan, bere haurren ganik gero eta haz-pentsione joriagoak beharrez.
Paper hoieri esker jakin ditake nola herriz-herri zabilan herratua.
Aurkitzen dute, konparazione, Mendikotan, Santa-Grazin, Eskiulan.
Azken leku huntarat 1856-eko abendoan jin zen, Pierre bere seme gaztenarekin dotzen-erdi bat urte iragan baitzituen: aita, iduriz, lehenago ez zuen bere haurtzat ezagutu nahi ukan.
KOBLARIA Orai, irakurlea, nahi bide duzu jakin, Ziberorat itzuliz geroz, ea koblaka berriz hasi zenetz Topet-Etxahun.1848-an berean ontu zuen Ahaide delizius huntan
, bere bizitzeaz egin duen kanturik hunkigarriena: nahigabe iragan berrien ondotik gogo-bihotzak goratzen eta eztitzen zaizko; gauza bertsua gertatu zitzaion Etxegoyen-en auzitik lekora Bi berset dolorusik
izkiriatu zuenean.
Ez da beraz harritzeko bi kantorek elgarren eite baitute.
Bainan koblaria, bizitzeko, entseatuko da zonbait kanturen saltzerat.
Bertzeak bertze:
. - 1848-an
- 1849-an
- 1850-ean
- 1852-an, naski,
Idarroki olha
, artzain batzuer eskerren emaiteko;
- 1853-an Abbadie-ren sariketako igortzen du Montebidorat joaileak
; saria ez ukanik garrazki zafratzen ditu Bi bertsetan egitez
.